XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZOLU MOETA DESBERDINAK

Gure eskualdea ikustea baino ez dago, zolu moeta desberdin asko dagoela konturatzeko.

Zolu batzu baso askotan daudenak, adibidez lur geruza lodi, ilun eta aberatsez osaturik daude.

Beste batzu, aldiz, harriz beterik daude.

Zergatik ote daude desberdintasun hauk? Galdera honi ongi erantzuteko, gauza asko aztertu behar dugu aurretik: zoluaren jatorria, konposizioa, bertako klima, bertako landareak, animaliak, gizona,...

Zoluak, haitzen erosioz sortuak dira eta gero gainean ezarri eta bizi diren animaliez osotu dira.

Beraz, garrantzi handia du haitzen konposizioa ezagutzeak, beronek zoluaren jatorria ematen du eta.

Zolu moeta desberdin asko dago, zeren zoluak formatzeko faktore askok parte hartzen baitute: haitzen konposizioak, klimak, urak, landareek.......

Beren konposizioan gehien agertzen den gaiaren arauera, honela sailka ditzakegu zoluak: hareatsua / buztintsua / karetsua / humus asko.

Zolu hareatsuak

Berauetan gehien agertzen den gaia, harea da.

Hare garauen artean hutsuneak gelditzen direnez, ura erraz joaten da beherantz.

Honelako zoluetan ez da landare gehiegirik egoten, eta daudenek sustrai luzeak dituzte, behean dagoen ura xurgatzeko.

Zolu buztintsuak

Zolu hauek ez diote uzten urari beherantz iragaten: iragazkaitzak dira.

Honelako zoluetan ardura handiz zaindu behar izaten dira landareak.

Sarri, putzuak sortzen dira.

Landareen sustraiak ttikiak dira eta ez doaz oso barrurantz; aldiz lur azalean hedatzen dira.

Zolu karetsuak

Zolu hauk karehaitza duten mendien inguruetan ohi daude.

Ura nahiko ongi gordetzen dute.

Zurixkak dira eta ez ohi dira egokiak landareentzako.

Zuhaitzak eta zuhaixkak nagusitzen dira errazki.